enekobidegain.eus
Idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasle
Ikerketa lerroak
Komunikazioa eta hezkuntza
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Kolaborategia ikertegiko kidea naiz. Digitalizazioaren inguruko ikerketetan nabil.
-
2019-2020 ikasturtean, Gipuzkoako eta Lapurdiko nerabeek sare sozialetan duten jarduera ikertu nuen, hainbat lankiderekin. Ikertu dugu: nola hausnartzen duten kanpora erakusten duten irudiaz eta zein irudi erakutsi nahi duten; sare sozialak nola erabiltzen dituzten harremanetarako, zer mesede eta zer kalte egiten dien; zein diren beren hizkuntza joerak.
-
2020an, Wikipedian editatzeak unibertsitateko ikasleen ikaste prozesuan izan dezakeen eragina ikertu dut.
Aurretik, Huheziko Hezikom ikerketa taldean hartu nuen parte. Komunikabideen eta hezkuntzaren arteko harremanak ikertzea zen taldearen helburua, hezkuntza zentzu zabalean hartuz.
Ardatzetariko bat da, komunikabideek nola hezten duten gizartea. Beste bat da, gazteek nola egiten duten informazioak jasotzeko. Proiektu konkretu hauetan parte hartu dut:
-
2012-2013. Gaztekom ikerketa (Aitor Zuberogoitia eta Txema Egaña-rekin batera). Ikerketa honen helburua da ezagutzea Huhezi-ko Komunikazio graduko ikasleek informazioa jasotzeko dituzten ohiturak eta erabiltzen dituzten tresnak, euskarriak, komunikabideak eta mekanismoak. Horretarako galdetegia betearazi zaie ikasle guztiei eta focus group-ak antolatu dira.
-
2012-2014. Tokikom ikerketa. Tokikom elkartearekin elkarlanean eramandako ikerketa bat da, ikertzeko zein diren euskarazko tokiko komunikabideen baliabideak, zer eskaintza dagoen, Euskal Herriko zein tokitan, eta zer aukera dagoen tokiko komunikabide horiek saretzeko eta baliabideak optimizatzeko.
-
2013an, Euskal Herriko euskarazko tokiko komunikabideen erradiografia.
-
2014ean, Pirinioetako euskarazko komunikabideen arteko elkarlan baterako aukerak.
-
Azken urteetan herri kontzientziaren transmisioari buruzko ikerketak egiten ari naiz: nolako identitate eta herri kontzientzia zabaltzen den komunikabideetan edo hezkuntzan.
Doktoretza tesia
Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian
Defentsa eguna: 2012ko ekainaren 5a.
Zuzendariak: Xarles Videgain eta Josu Chueca (Université Michel de Montaigne eta Euskal Herriko Unibertsitatea).
Ikerketa laborategia: Baionako Iker (UMR 5478) ikerketa zentroa. Irakurgai: hemen.
Masterreko ikerketa lanak
Lehen Mundu Gerraren hastapenak Eskualduna astekarian eta Euzkadi egunkarian
2008an. Zuzendari: Xarles Videgain (Université Michel de Montaigne).
Itzuli bereziak Eskualduna eta Herria astekarietan
1999an. Zuzendari: Jean-Baptiste Orpustan (Université de Pau et des Pays de l’Adour).